ELEAREN LAINOA
M: Olatz Zugasti. Ar: Mikel Fernandez L: Itxaro Borda.
​
Jagoitik basamortu horailak ditut desiratzen,
Itsasertz biluziak,
Karrika hutsak,
Eguzki hobengabeak kixkaili larruak, Irri partekatuak noiztenka
Eta denbora.
Ezer ez has, ez pentsa, ez erabaki, Ez mintza amodioaren aitortzeko ez bada...,
Elearen lainoa plazaren erditik Kezkaren sosegu agurka Hegaldatzen denean
Azkorriko zeru ubelegiek biltzen naute
Eta denborak.
Ezer ez has...
Lerratzen diren so auherrak
Ditut maite eta denboraren Bihozkada hunkituak:
Ezer ez has...
Ez mintza amodioaren aitortzeko ez bada,
Utz bizitzaren hautsak herioaren itsutzera
Eta ibili
Denboran bezala
Kanta baten hatzetarik oinik dukedano.
Ezer ez has...
​
ILUNDU BEGIAK
​
Ukamenak ilundu begientzat Jadanik
Ikustezinak bilakatuak gara: Nehork ez gaitu gurutzatzen Edo
Eta
Saihetsetik iragaiten zaizkigunean Ez digute agurrik luzatzen,
Ez bagina bezala. Egunerokotasunaren ausikia salbu, Maitalerik ez daukagu,
Eta tristura dorpeaz
Asetzen goaz;
Alabaina
Guziek badakite
Maitasunaren oinarrizko
Baldintza soakoetan
Bermatzen dela,
Eta ukamenak ilundu begientzat Dagoeneko
Ikustezinak bilakatuak gara.
​
GOIZEKO BORTZETAN
​
Banintu bi hegal
Joan nindaike berehala Zure leiho hegira Kantuz agurtzera.
Kanpoan euria dugu Entzuten ote duzu
Ni ere euri banintz Joan nindaike berehala
Zure teila hegira Kantuz agurtzera. Nere hedoitik Goizeko bortzetan.
​
OINEZ
​
Garapen iragarriaren sareetan Lekurik ez dugunok
Hargatik,
Oinez
Jarraituko dugu,
Desertu idorretan
Zango-zola lardaskatuak Orbaindu arte.
Zure eskua, zure soa,
Zure ezpainen plegu minbera Gidari xume bekizkit, Pentsamendu doieko
Argizpi kuttun,
Are urrunago eraman dezagun Garapen iragarriaren sareetarik Kanpo daramagun
Ibilbide
Itxuratzailea.
Desertu idorretako
Errautsek
Betazalak, biloak, soinak Lurrez
Estaliko dizkigutelarik Salbatunean, Noizbait
Ez ote gara
Elkar ezagutuko?
​
ZENBAT GAU
​
Zenbat gau, zenbat egun, Zure bakardadean!
Bete ezin diren aginduen Argilunetan, noraezean.
Ahula dago nere gogoa... Partekatu ele, irri, malkoak Errainu izpi beroa nola Lanbro itsuen urtaroan.
Zure galderek enbarazu egiten ziguten
Bide leunetan joan nahi genuenoi Erantzunik behar ez den leku bat Aurkitu zenuen,
Erantzunik behar ez den leku bat Non zure jakin mina itotzen zen.
Haurra zinen, hamabi edo hamahiru Legeen isilpeko atean barna Oharkabean sartu zinenean
Urteak joan dira
Lausotu galderak.
Ihes egitea bilakatu zen Zure zeregin bakarra.
​
HATSA GAI ARTINO
​
Bortu-aska hertsi hartan
Aspaldiko partez
Seguru sentitzen da,
Uholde iragarritik salbaturik bezala. Laster egin dezake laster
Aire hotzak birikak
Labaintzen dizkiola,
Hatsa gal artino,
Laster.
Mendi-bizkarretan gora datozen Erdeinu-mehatxuetarik
Ihes abia daiteke,
Aitak, senarrak, nausiak ohoratzen Dituen jendartetik
Ihes,
Funtsezko askatasun gisa Laudatuak diren ukamen
Eta menpekotasunetarik
Ihes,
Joan baledi,
Aurki lezakea lurrutsetara Laguntzeko untzirik portuan?
Badea basamortu aski handirik
Ihes zilegiaren gerizatzeko?
Ala norberak bihotzaren sakonean Darama bilatzekoa duen Basamortua?
Bihurguneko haltzaren maldara amoltsuki
Erortzen dira euri-berriaren
Malko etsituak:
Oroitzen da maite duela eta ez diola Oraino deus erran.
AZKENEAN KATMANDU
(Felix Iñurrategiri)
​
Bisutsa baretu zen Argia goian
Guztia hain arin Ta geldiro,
Hain ustekabean! Beldurrarentzat ere Unerik ezean Etsipenaren soseguz Lurraren baitara nindoan.
Gasteizen zure agurraz Oroitzen al zara? Azkenengoa zen, Zeinen ongi zenekien!
Nere oroitzapenetan Galdu nintzen
Delhi, ia ohikoa, Itxaron orduak,
Betiko tirabirak... Azkenean... Katmandu! Iragan hutsegiteek Gogoa zidaten ahuldu.
Iruñan jadanik bazenekien Izotz eta harri jausien Burrunbak,
Aurrez aurre
Begiratzera Behartzen duela Agian
Zuk zeuk
Egin zenuena.
Gasteizen...
Hormaduran gora
Igo ninduen Atxok
Berriro zure kanta kuttunena Entzunez
Geratu ginen
Eta zure heriotzak
Niregan utzi
Malko mikatzak
Ixuri nituen.
Gasteizen...
​
KRISTALA PORROSKAN
​
Eskola hartan kristalak
Margoz ziren estaliak
Lore ta ximeletez
Zoin polliki apainduak
Iguzki bat han xokoan
Xoriak ere baziren
Eskola hartan kristalak
Margoz ziren estaliak.
Zuk ere zure leihoa
Margoz duzu estalia
Aurpegian irripar ta
Ahoan ele eztia
Bainan zure bihotzean
Tinke daukazu egia
Erakutsi dauzute ta
Gordetzen zure bizia.
Kristala hautsiko dut
Ukomiloan zauri bat
Bainan kristala porroskan
Lurreratzen denean
Zure iguzki beroak
Berotuko nau barnean
Ukomiloan zauri bat
Bainan kristala porroskan.
​
KARRIKETAN BARNA
​
Elur utziz gaueko
Urratsen aztarna,
Banoa ni Mauleko
Karriketan barna.
Airearen hotzean
Hatsanga nabila,
Haizea bihotzean
Maitearen bila.
Itzal-bideko saila
Oinazetan darrait:
Arrabazka apaila,
Izua joan zait!
Desiraren lumak
Zuregana heltzen:
Minaren marrumak
Dirade ubeltzen.
Izotza ezpainetan
Nago zure maldan
Dardarka, zainetan
Amodioz kaldan!