top of page

ZURE OLATUEI

​

Zure olatuei aurre egin ezin

kaiak zure indarrez leherrarazi

Bainan orduan behar zen irten

-Nor du enbatak izutzen?

​

Ur haunditan hiru bakarrik I

txasoa beltz delarik.

-Orain, orain behar dugu irten,

zenuen zuk ordea esaten.

 

Zeruan ez dabila kaiorik

guztia geldirik hain ixilik...

ez dadila inor mugitu

izargiak agindu.

​

Bilduz doaz denak etxera

untziak txikotak haustera
irten orain alai uharterantz

neguko euririk gehiago ez ikusiz

aroa etenez

kai hontara gehiago ez itzuliz.

​

Erauntsiak, besarka gaitzala

itsasora jauzi egin ahala

neguko euririk ez ikusteko

orain eztanda baino lehenago...

​

-orain, orain behar dugu irten-

zenuen zuk ordea esaten...

​

MUTIL HORAILA

Brendan Graham / Olatz Zugasti

​

Mutil horaila etzaitut gehiago zelaian ikusiko
Ez mendiko errekantzera zure kantua entzungo

Ontzia sartaldeko kaian duzu hurrun eramateko
eta nik gogo ahul hau baino ez dut oroigarri zuri emateko.

Elkarren poz oro joan da, berriro trixtezia
Aurki izango duzu gainean lur arrotz baten hortzia

Eta orduan ez utzi malkoei zikintzen zure aurpegia
Ez pentsa noiz berriro bat egingo

dugun, mutil horaila maitia.

Bizitzan ezin baldin badugu heriotzean izango da orduan
Bi elorri haziko dira maitea ta bion gainean
Elkar korapilaturik gora nola zerua ukitu nahian
Lore xuria ernatuko da mutil horailarekin bat naizen hartan.

​

GAU HOTZENEAN ERE 

Musika: Herrikoia / Olatz Zugasti

​

Gau hotzenean ere

ta sua itzalirik

gori hautsberoak

irauten du oraindik

Baigorrira azkenengoz

so egin du Izpegitik
ez da inon Kattalinen

itzalaren parekorik.

​

Guda hotsak darama

ihes egitera...

gudak baitu behartzen

ahaideak hiltzera
guda hori ez du sentitzen

inondik berea

eta erroak erauziz

badoa Amerikara

lur horailetan barna

hurrunduz kaiera
fite itxaropen xuxurla

mutu geratu da.

​

Baztango Aitunen Seme

eta nafar izateak
uzten dute Gaztelako

kintatik at,

mintzo ahal bazedin

hizkera arrotz hartan!

Ez ukeen orain izanen

arma eskuetan...

​

Behin goardian delarik

Kataluniar mugan
Euskal kantu xahar bat du

entzun beste aldean

Laisterka joan da bere

ahaideen xerkan
”etsaiekin” dute aurkitu  

goizaldean.

​

Egunsentian

danborrak arradan 
gibelera erori da

Nafarrorantz begira

negu txoriak

ahuen, zuhaitzetik hegan

hurrun ezkilak dandaka

Erratzuko dorrean.

​

SAREGILEA

​

Saregilea, herriko lamia
kaian gorputz erdiz sarez estalia zugana ekarriz urrezko argia margo bat dirudizu, ederra, geldia.

Zure gelditasunean hain zara emari ozen mintzo zara, ausart, disdizari, lekurik ezin utziz gogoaren trixturari amodioa baitzara ehuten ari.

Ze sakona den zure muxuen uhera malkoa bezain gazi azala ta ilea kresalak zizelkatzen du zure izatea maskor bat bezala, saregilea.

​

NORA OTE ZARA JOAN

Brendan Graham / Olatz Zugasti

​

Bihotza hautsirik, oro oinazea zu hemen ikusita, betirako loan, ume ilegorridun ahal banu galdegin...
“Nora ote zara joan?”

Ez duzu ikusiko belarretan ihintzik ez eta elurrik ere mara mara bortuan
txorien hegaldiaz ahal baneza jakin...

“Nora ote zara joan?”

Non zegoen Errukia?
Nolaz etzuen deus egiterik? Nork bildu zaitu adioan? Nora ote zara joan?

Bakarti mendia, herria haserre
zu jada ez egoteaz ahuen ta malkotan
ez naiz zutituko bizi naizen artean ...nora ote zaren joan?.

​

BASA IZAN NAIZENEAN

Hitzak: Olatz Zugasti / Josu Galdos Musika: Olatz Zugasti

​

Basora jauzi egin dut
bart ekaitzaren erdian mendeetan babestu naiz
hain otsan ohituren harresian.

Barne oihuen erauntsiak beretzat nahi nauenean bakardadean gelditzen naiz lehen malkoa ixuri arte basatasunean.

Basa izan naizenean ausartu naiz zuri
begietara begiratzen , haratago ikusten

basa naizenean ez baitut jada zure irudirik ta orain zaitut maitatzen.

Euri, bisutsa, adaska bakoitza, eki goxo naizenean
beti da etortzen, nondik ez dakit urtxintxa, ni jada ez bainago han.

​

DONTZELLATXO

Hitzak Lazarraga 16. Mendeko euskal idazlea
Musika: Olatz Zugasti

​

Dontzellatxo linda damea

Flordelisea zara zu
Nik zuri on dereizut baina

Zuk ni erruki ez nauzu

Amaren seme bakotxa naiz ta

Arren ondo ar naroizu

Ama enea seme baga

Zuk ifiniko al dozu?

Ama eneaen seme bageaz

Oi. zuk ze probetxu dozu

Lau urte bete euren gabakin

Zeure oinetan naukazu.

Ene laztana, ene lindea

Nai dozuna egizu
Ene laztana ni ilagaz

Zuk probetxurik badozu?

Ene laztana, eriotzea

Sentitzen ez dot bapere

Atsegin eta deskantsu baxe

Zu bazarade serbitzen.

Bada bere nai ez neuke

Mundu guztia gaitirren

Zuregaz ene sekretoa

Deskubrí lidin bapere.

ALKANDORA SARETUA

Olatz Zugasti

​

Alkandora saretua, bainan zintasunez
bazoaz jakinduriaren disdiraz jantzia,

apaingarririk beharrik ez, zugandik darion
hitz jario emankorraz biltzen duzu guztia.

Hala zabiltza, bakarrik munduan zaharra bihotza, bizkorra gogoa gauzei beren izenez deitzeagatik ahaztua

itxurakeria zurekin ez doa.

​

Alkandora saretua bainan zintasunez bazoaz gure historiaren ezkutu bideetan.

Zuk esana da gure halabeharrean nork duen giltzarria, nork hein haundi batean
geuk, ez beste inork, inork ez du geuregatik

mugarririk jarriko, geure Errege Bidean.

​

BIZIRIK GAUDELAKO

Hitzak: Olatz Zugasti
Musika eta letra originala: Brendan Graham (Isle of Hope, Isle of Tears)

​

Ikastolak herriari (bera sortu duen herriari) egiten dion amodio kantu bat da hau, ez dezan inoiz ahaztu herriaren taupada dela eta hainbat asmo bete baditu ere oraindik asko dagoela egiteko.

​

Nahiago nuke banitu

hegal bizkor zabalak

joan ahal izateko

aise zure ondora

ta belarrira xamurki esan

nik maite zaitudala
piztu dizudan suziak

zugan iraun dezala.

​

Kantu hau nahi dizut

eman zuri herria
gu gara iturri zaharreko

ur berria.

​

Oraindik azi asko dut

zuregan landatzeko

esan ez ditudan hainbat

olerki eta asmo

elkar lotzen gaituzten sokak

ez dira apurtuko
bizirik gauden artean
bizirik gaudelako.

 

Kantu hau...

​

Ahal zutena eman zidaten

ta erakutsi itzultzen

haundia banago ere
zure albora etortzen

ez baititu semeak amak

inoiz alboratzen
ni zurea zu nerea
beti izan gaitezen.

​

Kantu hau...

bottom of page