top of page

AGUR ETA OHORE

Hitzak: Olatz Zugasti
Musika: herrikoia/Brendan Graham

​

Ur gaina ildokatuz
kaioa ohi da kantuz ari
gure eskerrik beroenak
gaur nahi dizkizue zuei ageri.

Eraman ditzazuen
gure izanaren oroigarri agur eta ohore, zuen ispaster hontara ongietorri.

​

SENA

Hitzak eta Musika Olatz Zugasti

​

Maite dut ene kabuz

bide mugagabean

joatea ta aintzin gibelera

begiratzean

​

maite dut hor zaudela

jakinez bizitzea

nabilen lekuan nabilela

gogo bizkor sentitzea

​

Ibaiak nahiz mendiak

moiladun hiri haundiak

ezagutu ahal ditut bainan

aberasten nauen guztia

​

nirekin zoazen hori

ibiliz bizia
mendean hartzen banaute ere

galtzear bada argia...

​

Sena hor zaudelarik

nork egin iluna nigan

nola alegiak
ikusi ez bidartean?,

ernatu ohi zara

nola arrosa goizean

kalaka arteko

isilune bakoitzean.

​

Ez da unerik, ez lekurik

ezaguna etzaidanik
ez unibertsal, mundutar

zinezko jarrerik

​

baldin eta ez badator

norbera aitortzetik

hedatu ohituren gaindi

eta zure eskutik

​

MEZULARIA

Musika: Brendan Graham Hitzak: Olatz Zugasti

​

Gauak zuen doinu hori
idatzi arazia
mezu bat bailitzan zure eskutik

zait iritsia

​

amets bilakatu zara

mirotz hegaldia
bizi jarioz margotzen duzu

ene ehun xuria.

​

Lorratz argia duzu

nigan utzia
uhinen gaindi zoazen

mezularia.

​

Entzun dut daramazula

oroaren hazia
zugan direla izarrak

hegoa eta eguerdia

​

BAKEAN ALA OTZANDUA

Musika eta Hitzak: Olatz Zugasti

​

Leihoan behera euria

ametsak nola gogoan

irriño bat egiten
saiatu zara ispilu aurrean,

ezpainetan gorria

hain poliki jarririk,
jendeek hala esan dezaten

panpin bat duzula iduri

​

ahuenka zatozkit baina

zertarako balio dizu

bihar berriz zure orbana

estali egin behar baduzu.

​

Karrika alai eta jendetsuak

menderatzailen jolaslekua

eta zu ezikusiarena eginez

bakean... ala otzandua?

​

Kanpoa, berba, itxura
babes ohi dituzunean

besteek nahi duten mintzaira

ahoan daukazunean
ez ote atxikita
zaudela gezur kalakan
ez ote nahikoa argi
aske behar duzula izan...?

​

GAU HOTZENEAN ERE Hitzak: Olatz Zugasti

Musika: Herrikoia / Olatz Zugasti

​

Gau hotzenean ere

ta sua itzalirik

gori hautsberoak

irauten du oraindik

 

Baigorrira azkenengoz

so egin du Izpegitik
ez da inon Kattalinen

itzalaren parekorik.

​

Guda hotsak darama

ihes egitera...

gudak baitu behartzen

ahaideak hiltzera

 

guda hori ez du sentitzen

inondik berea

eta erroak erauziz

badoa Amerikara

 

lur horailetan barna

hurrunduz kaiera
fite itxaropen xuxurla

mutu geratu da.

​

Baztango Aitunen Seme

eta nafar izateak
uzten dute Gaztelako

kintatik at,

mintzo ahal bazedin

hizkera arrotz hartan!

Ez ukeen orain izanen

arma eskuetan...

​

Behin goardian delarik

Kataluniar mugan
Euskal kantu xahar bat du

entzun beste aldean

​

Laisterka joan da bere

ahaideen xerkan
”etsaiekin” dute aurkitu

goizaldean.

​

Egunsentian

danborrak arradan 
gibelera erori da

Nafarrorantz begira

negu txoriak

ahuen, zuhaitzetik hegan

hurrun ezkilak dandaka

Erratzuko dorrean.

​

GOIZEKO BORTZETAN

​

Banintu bi hegal
Joan nindaike berehala

Zure leiho hegira

Kantuz agurtzera.

​

Kanpoan euria dugu

Entzuten ote duzu
Ni ere euri banintz

Joan nindaike berehala

​

Zure leiho hegira

Kantuz agurtzera.

Nere hedoitik

Goizeko bortzetan.

​

AMERIKARA NOA 

​

Amerikara noa nere borondatez
Hemen baino hobeto izateko ustez
Haspertua bainago hemengo izatez
Adios aita eta ama ondo bizi bitez

Lehenago ere seme bat badit Amerikan
Orain dela hogei urte joana hemendikan
Baldin topatzen badek haren biderikan
Esan agiyok aita bizi dala oraindikan

Kafia hartutzen det egunian bi aldiz
Baita pasiatu ere nik nahi aina zaldiz
Jan edanen faltik ez, osasuna berriz
Aita bizimudu hau Donostiyan balitz!

​

NEGUKO ARRATSALDE BATEAN

 

Neguko arratsalde batean

Atearen beste aldean agertu zinen,

Aurpegia zikin bezain ernai,

Izate ausarta bezain trebe

Neure maniura joaz

Bere jabetza ziurtatu nahian

Hitzez zin egin arazi zenidan.

 

Txirritak kantatu zituen

Zure aiton-amonen historioak

Nola lapurretan batzuek,

Dantzan besteak

Perkaiztegi kalean ostegunero

Deabruek andereak

Bereganatzen zituzten.

 

Eta zu, eskuak sakelean,

Maltzur begirada,

Azokan paseatzen zaren artean

Zure arreba

Zango bat gona azpian ezkutaturik

Plañitzen topatu dute…

 

Orain zure joan etorrian

Agian ikusiko zaitut

Ametsak behar dituztenei

Zorion menturak kontatzen,

Gitarra batekin kantuan

Agian…

​

ITOITZ

​

Laino beltzak zeruan

dardara lurrean

Itoitzko hormetan

irainak eragin zauriak.

Laino beltzak zeruan

otoitz bat ezpainetan.

​

Oi gure pikondoa

gure pikondoa

zure itzal oparoa

min eta grina ororen loa.

Oi gure pikondoa

ukamenean itoa.

​

Gure baratze zaharra

gure baratze zaharra

urpetikan darion negarra

bedi belatsekin airera.

​

Laino beltzak zeruan

otoitz bat ezpainetan!!

​

BAT, BIGA, HIRUR...

Hitzak eta musika: Olatz Zugasti

​

HItz ederrak zabaldu dira
nola lurrin kutsagarria haizean

eta garunak bildu dituzte

ongizate langerosan.


Izaera aunitzekoak omen diren

Jakintsuek berdintasunean

Hitz ederrak baizik ez dituzte

Galdua duten eztabaidan

 

Eder bezain zuriak
hitzetik hortzera esanak

itxaropen laino itxuan

sartu arteraino denak

​

Bat.biga. hirur,laur,bortz...,

nork ederragoa bota lehian

betiko hesiaren barnean

aniztasun jai alaian (ustezko jai anitzean)

​

Hitz ederrak esanahiez hutsak

unibertsal aldarrikapenak

ezer ez eta aldi berean

hainbeste diotenak

​

pentsalari ahalguztidunek

jendeen ahotan jarriak

azken gotorlekuko ateak

irekiko dituztenak

KARRIKETAN BARNA

​

Elur utziz gaueko

Urratsen aztarna,

Banoa ni Mauleko

Karriketan barna.

Airearen hotzean

Hatsanga nabila,

Haizea bihotzean

Maitearen bila.

Itzal-bideko saila

Oinazetan darrait:

Arrabazka apaila,

Izua joan zait!

Desiraren lumak

Zuregana heltzen:

Minaren marrumak

Dirade ubeltzen.

Izotza ezpainetan

Nago zure maldan

Dardarka, zainetan

Amodioz kaldan!

​

AZKENEAN KATMANDU

(Felix Iñurrategiri)

​

Bisutsa baretu zen

Argia goian
Guztia hain arin

Ta geldiro,

Hain ustekabean!

Beldurrarentzat ere

Unerik ezean

Etsipenaren soseguz

Lurraren baitara nindoan.

​

Nere oroitzapenetan

Galdu nintzen

Delhi, ia ohikoa,

Itxaron orduak,

Betiko tirabirak...

Azkenean... Katmandu!

Iragan hutsegiteek

Gogoa zidaten ahuldu.

​

Gasteizen zure agurraz

Oroitzen al zara?

Azkenengoa zen,

Zeinen ongi zenekien!

​

Iruñan jadanik bazenekien

Izotz eta harri jausien

Burrunbak,
Aurrez aurre

Begiratzera

Behartzen duela Agian
Zuk zeuk

Egin zenuena.

​

Gasteizen...

 

Hormaduran gora
Igo ninduen Atxok
Berriro zure kanta kuttunena

Entzunez
Geratu ginen
Eta zure heriotzak
Niregan utzi
Malko mikatzak
Ixuri nituen.

​

Gasteizen...

​

ERREGIÑE TA SARATSA


Erregine ta saratsa
Ayeri eder garbosa
Nafarruako errege jaunak

egin omen du promesa

​

Hiru seme dituelatik
hiruek bana arrosa
Etarik hauta zuretako da
neskatxa eder garbosa

​

NI GATIBU HARTZEKO

Musika: herrikoia/Olatz Zugasti Hitzak: Olatz Zugasti

​

Era aunitz dago ni gatibu hartzeko,

arma mota ugari amore emateko

suzkoak eta hitzezkoak
eta ukamena, denetan bortitzena.

​

Zuk uzten dizkidazun bideetarik

bat zein bertzea hartzen dudalarik

igartuko dira nere begiak
eta oharmena, ene ihesbiderik onena.

​

​

UR GOIENA, UR BARRENA

Hitzak eta musika: Herrikoia

​

Izotzetan elurretan abenduko gau luzeetan
bertze guziak ohean eta gu gaixuok oinutsetan

​

Etxe honetan sar dadila bakearekin ondasuna
bakearekin ondasuna, onarekin osasuna

​

-Arantzazu zer dakarzu?-Ur goiena, ur barrena,
ur goiena, ur barrena, urteberri egun ona

​

Etxe hontako nagusi jaunak poltsea txintxirrinduna
poltsea txintxirrinduna zirarrez ezpataduna

​

Gure baratzean berar ona, hark botatzen du usai ona
goian goian irargia, erdi erdian krabelina

​

SORGINKERIAN GALDU

​

Urteko gaurik laburrena
Atzean utzi dut oro ahuena
Maite Eder bat nahi nuke
Beti laztanduko nauena

 

Ez du zertan printze bat izan
Bai azkar ta dotore gisan
Lirain eta miresgarri
Lirain eta miresgarri

Ta nigan grina piztu dezan
 

Ta ez dut nahi nuena aurkitu
aldiz naiz zu bezelako
debru baten sorginkerian galdu ….!!
sorginkerian galdu

​

BIZIRIK GAUDELAKO

Hitzak: Olatz Zugasti
Musika eta letra originala: Brendan Graham (Isle of Hope, Isle of Tears)

​

Ikastolak herriari (bera sortu duen herriari) egiten dion amodio kantu bat da hau, ez dezan inoiz ahaztu herriaren taupada dela eta hainbat asmo bete baditu ere oraindik asko dagoela egiteko.

​

Nahiago nuke banitu

hegal bizkor zabalak

joan ahal izateko

aise zure ondora

ta belarrira xamurki esan

nik maite zaitudala
piztu dizudan suziak

zugan iraun dezala.

​

Kantu hau nahi dizut

eman zuri herria
gu gara iturri zaharreko

ur berria.

​

Oraindik azi asko dut

zuregan landatzeko

esan ez ditudan hainbat

olerki eta asmo

elkar lotzen gaituzten sokak

ez dira apurtuko
bizirik gauden artean
bizirik gaudelako.

 

Kantu hau...

​

Ahal zutena eman zidaten

ta erakutsi itzultzen

haundia banago ere
zure albora etortzen

ez baititu semeak amak

inoiz alboratzen
ni zurea zu nerea
beti izan gaitezen.

​

Kantu hau...

​

KANTU BATEN BILA NABIL

​

Etxetik irten ohiz bezala
Nere eskola zaharrera abiatu naiz,

Euria ari du,
Idoi ñabarrak zeharkatuaz

​

Nere adin laburraren jakin minaz,

Nere izate amultsuaz baliaturik

Erakasten didate
Zer den ogi

Zer den gaizki.

Xede bat marraztu nuen

Egutegi baten margotan

Geroztik hor nabil
Beti bilaketan,

Altxor baten bila nabil

Altxor baten bila nabil.

Pausoetan, hitzetan,

Bakardadean, Ikustean, entzutean,

Ulertzean

Dudan guztia mugatua da.

​

Izkutukoak argitaratzen ditut,

Arrasto lerro salatzaileak

Desagertu daitezen
Nere eskuetatik

Kantu baten bila nabil

Kantu baten bila nabil.

​

Nere arduradun eta agintariek

Nere maisuek garaipena

Ospatzen ahal dute,
Beren ereduetatik

Ihes egin bait nuen ere

​

Xede bat marraztu nuen

Egutegi batean margotan;

Geroztik hor nabil
Beti bilaketan,

Altxor baten bila nabil,

Kantu baten bila nabil.

​

MIROTZAK

(Benito Lertxundi)

​

Nere herria mirotz leinua
Arraun orru bihozkadaren oihua
Nire herrian mirotz leinus
Arraun orru bihozkadaren oihua

 

Eguzki printzek urrez jantzia
Garaitz mina daraman lehia-ontzia
Denboretan mirotzen hatsa
Kantaurian itsatsirik den ugatsa

 

Itsas deia, argiñabarrez
Datorkio mirotzari irribarrez
Itsas gizon kresaltsuak
Poz eta minen uretan miroztuak

​

Ez zara inoiz bakarrik joango
Mirotz gogoa da zure arnasa izango
Ez zara inoiz bakarrik joango
mirotz gogoa da zure arnasa izango

​

Nere herria mirotz leinua
Arraun orru bihozkadaren oihua
Nire herria mirotz leinua
Arraun orru bihozkadaren oihua

​

NI OLENTZERO NAIZ

​

a, ni plazerra naiz 
ni basauntz bat naiz 
Jaizkibeletik 
itsasora jauzika doana 
eta gauez beren burua 
hiltzen duten 
euskal olerkariekin 
eta haien gorputzak 
laztanduko dituzten 
lupin eta legatzekin 
Laga, Bakio eta Ondarraitzeko 
ondartzetan mintzatzen naiz 
ni haur jaioberria naiz 
Aturri ibaian barna 
ene arbasoen 
laztan eta fereken 
billa dabillena, 

​

Irlandako emakumeok, 
Euskalerriko emakumeok 
gure abestiz 
beteko dugu geroa 
belarrezko arparen 
itzalean eginen loa 
eta zuen semeak 
bretoi izanen dira 


Bizkaiko eukalitoen antzera, 
eta inork, inork ez du 
honen berri izanen 
debekatua bait dago 
gure amodioa, 

eta orain banoa 
eta barka kantu triste hau 
barka txoriekin besarkaturik 
gure itsasoko ur sakonetan 
murgiltzen banaiz 

Agur ene, Agur seme 
Agur itsaso, Agur Garazi 
Agur, Agur anai-arrebak 
Agur ene, Agur seme 
Agur anai-arrebak 
Agur ene, Agur seme 
Agur ene guztiak.

​

bottom of page