top of page

BIZITZA EDERRA DA

Hitzak eta musika: Olatz Zugasti

Zure ele amultsuak

entzun ditut berriro

oihartzun baten modura

ni lilluratu asmoz

Bizitza ederra da

utzidazu nere minen

zailtasunen iturrira

bakarrik iristen

Naturak irakatsi
dit naizena zaintzen
ta nola helburu bakoitza

jarreran bizi den.

BAKEAN ALA OTZANDUA

Musika eta Hitzak: Olatz Zugasti

Leihoan behera euria

ametsak nola gogoan

irriño bat egiten
saiatu zara ispilu aurrean,

ezpainetan gorria

hain poliki jarririk,
jendeek hala esan dezaten

panpin bat duzula iduri

ahuenka zatozkit baina

zertarako balio dizu

bihar berriz zure orbana

estali egin behar baduzu.

Karrika alai eta jendetsuak

menderatzailen jolaslekua

eta zu ezikusiarena eginez

bakean... ala otzandua?

Kanpoa, berba, itxura
babes ohi dituzunean

besteek nahi duten mintzaira

ahoan daukazunean
ez ote atxikita
zaudela gezur kalakan
ez ote nahikoa argi
aske behar duzula izan...?

KONDAIRA

Musika eta hitzak Olatz Zugasti

Maiz iragan kondaira duzu ahoan

ikasi ote duzu ikusten oraina,

gibelean hartzen senaren uhaina,

etxerat itzultzeko behar duzun dohaina?

Izanagatik oroitarri, mintzaira orainik ezean zer da kondaira...?

Maiz ospakizunean zara hunkitzen baina izateko baimena duzu eskatzen,
zure biziaren lema uzte al dizu hartzen,

aukera arrixkuen aurrean adi egoten?

UR GOIENA, UR BARRENA

Hitzak eta musika: Herrikoia

Izotzetan elurretan abenduko gau luzeetan
bertze guziak ohean eta gu gaixuok oinutsetan

Etxe honetan sar dadila bakearekin ondasuna
bakearekin ondasuna, onarekin osasuna

-Arantzazu zer dakarzu?-Ur goiena, ur barrena,
ur goiena, ur barrena, urteberri egun ona

Etxe hontako nagusi jaunak poltsea txintxirrinduna
poltsea txintxirrinduna zirarrez ezpataduna

Gure baratzean berar ona, hark botatzen du usai ona
goian goian irargia, erdi erdian krabelina

AGUR ETA OHORE

Hitzak: Olatz Zugasti
Musika: herrikoia/Brendan Graham

Ur gaina ildokatuz
kaioa ohi da kantuz ari
gure eskerrik beroenak
gaur nahi dizkizue zuei ageri.

Eraman ditzazuen
gure izanaren oroigarri agur eta ohore, zuen ispaster hontara ongietorri.

BIZITZAREN BAITATIK

Hitzak: Pako Aristi Musika: Olatz Zugasti

Erlojuaren orratzak gure aspermena neurtzen zuten amesgaizto bihurtu zirenean.
ihesi joan ginen urrun, hain urrun non

geure burua aurkitu genuen.

Han zegoen herabe eta uzkur gure izaera
nortasun mozorroa jantzita ispiluetan biderkatuz

gure misterio gosea

Inongo jainkok ez gintuen aukeratu ta ez dugu bere errukia irabazi beharrik izan.

Ez da bizitza egunero igarotzen dena
gu baizik bizitzaren baitatik goazenak

betikotasunari zirtzinik ere, hotzikara txikienik eragin gabe gure deusezean unibertsoa bagerala ahaztu zitzaigun egunaren bila.

SENA

Hitzak eta Musika Olatz Zugasti

Maite dut ene kabuz

bide mugagabean

joatea ta aintzin gibelera

begiratzean

maite dut hor zaudela

jakinez bizitzea

nabilen lekuan nabilela

gogo bizkor sentitzea

Ibaiak nahiz mendiak

moiladun hiri haundiak

ezagutu ahal ditut bainan

aberasten nauen guztia

nirekin zoazen hori

ibiliz bizia
mendean hartzen banaute ere

galtzear bada argia...

Sena hor zaudelarik

nork egin iluna nigan

nola alegiak
ikusi ez bidartean?,

ernatu ohi zara

nola arrosa goizean

kalaka arteko

isilune bakoitzean.

Ez da unerik, ez lekurik

ezaguna etzaidanik
ez unibertsal, mundutar

zinezko jarrerik

baldin eta ez badator

norbera aitortzetik

hedatu ohituren gaindi

eta zure eskutik

JOKO ARAUAN

Musika eta hitzak: Olatz Zugasti

Eraso txiki guztiak
haundien zatiak besterik ez dira

ezin hoiei banaka aurre egin

hoiengandik ihes egin

mintzaira arrotzean
ala berdin zeurean
zer duzu erabaki ahal
zeurea ez den joko arauan...?

Ingurua alde ez duzula

senti duzunean,
-zer egin behar dut?-

galdetzen didazunean


ezin dizut erantzunik eman

eraso txikiak utzi eta

haundia ikusten

ez duzun artean.

Irabazi itxaropena
ohi dizute berpiztu
guretako jokoa ta erasoa

gauza bera ez al dituzu?

 

Eskubideez,

lamien kantuez

nahi dutenean solastu
gibela eman,

errepidea hartu

paisai ederrak dauzkagu.

BAT, BIGA, HIRUR...

Hitzak eta musika: Olatz Zugasti

HItz ederrak zabaldu dira
nola lurrin kutsagarria haizean

eta garunak bildu dituzte

ongizate langerosan.


Izaera aunitzekoak omen diren

Jakintsuek berdintasunean

Hitz ederrak baizik ez dituzte

Galdua duten eztabaidan

 

Eder bezain zuriak
hitzetik hortzera esanak

itxaropen laino itxuan

sartu arteraino denak

Bat.biga. hirur,laur,bortz...,

nork ederragoa bota lehian

betiko hesiaren barnean

aniztasun jai alaian (ustezko jai anitzean)

Hitz ederrak esanahiez hutsak

unibertsal aldarrikapenak

ezer ez eta aldi berean

hainbeste diotenak

pentsalari ahalguztidunek

jendeen ahotan jarriak

azken gotorlekuko ateak

irekiko dituztenak

MEZULARIA

Musika: Brendan Graham Hitzak: Olatz Zugasti

Gauak zuen doinu hori
idatzi arazia
mezu bat bailitzan zure eskutik

zait iritsia

amets bilakatu zara

mirotz hegaldia
bizi jarioz margotzen duzu

ene ehun xuria.

Lorratz argia duzu

nigan utzia
uhinen gaindi zoazen

mezularia.

Entzun dut daramazula

oroaren hazia
zugan direla izarrak

hegoa eta eguerdia

NI GATIBU HARTZEKO

Musika: herrikoia/Olatz Zugasti Hitzak: Olatz Zugasti

Era aunitz dago ni gatibu hartzeko,

arma mota ugari amore emateko

suzkoak eta hitzezkoak
eta ukamena, denetan bortitzena.

Zuk uzten dizkidazun bideetarik

bat zein bertzea hartzen dudalarik

igartuko dira nere begiak
eta oharmena, ene ihesbiderik onena.

ISILPEKO ATEA

Musika eta hitzak: Olatz Zugasti

Inguma bezela agertu zinen
deus espero etzuten nere begietara

kendu zaidan presenta

zaitut orain

nahi ta ezinaren oroimena

Isilpeko ate bat nuen ikusten

nondik barna gure grina iraganen e

ta alde ez ditugun arauengandik salbu
egiak elkarri erranen

Utzidazu orain agur esaten

eman gabeko muxu bakoitzari

utzidazu orain agur esaten

izan eta izan ahal zenari
eta iragaiten denari

Kantu eta ipun zaharren

liluran su pasterrean

pausatuko ginen ta ohartuko

iraganari begira

kondaira egitea zein zaila den.

© All rights reserved 

Kantaita Enea

  • w-facebook
  • Twitter Clean
  • w-youtube
bottom of page