Soy un párrafo. Haz clic aquí para agregar tu propio texto y edítame. Es muy sencillo.

HAURRA EGIZU LOTTO LOTTO

Haurra egizu lotto lotto
Nik emanen gaur bi kokotto Lore arteko yinkoilo txuri Hatzemain dizut gero nik zuri Egur bigar egur bigar
Ezta honelan bizi bihar
Zure zainak egin dire Baso-galarra bezin igar.

Euli gereka mizkalariok
Argi ta arzale asperrezinok
Zeri zekioz burrun ta burrun? Zoazte hemendik urrun bai urrun. Haurra lo gozo gozoak hartu Dezan oro isil egon behar du Amak txoil txoilik daki txintatzen; Txorik ere ez tu lokarrarazten.

AZTANEN PORTALEAN

Aztanen portalean
Arbola eder bi
Bata da laranjea bestea madari. Larrosatxuak bost orri daukas Krabelineak hamabi
Gure umea gura dabenak Eskau bekio amari.
Txikitxua naiz eta
Nago neu astuna
Ez al nazu botako
Karkaren barrura.

HAURRA EGIZU LO TA LO

Haurra egizu lo ta lo Maindizkizut bi kokoilo
Orai bat eta gero bertzea Arratsaldean txokolatea. Bolon bat eta bolon bi Bolon putzura erori;
Erori bazen erori,
Ezta geroztik ageri.
Gure haurraren haur ona Balio luke Bayona
Bayona diruekin baino Nahiago geren haur ona. Ezkildorrean ziren bart; Gure haurra ta bertze bi ere Ezkildorrean izan dire.

HAURTXO HAURTXOA

Haurtxo haurtxoa izu egin lo Hemen nauzu zu zaintzeko. Izu egin lo,
Aita urrun da

Euskadiren serbitzuko
Zure ondoan
Ama daukazu
Etzaitu inoiz utziko
Haurtxo haurtxoa izu egin lo Hemen nauzu

zu zaintzeko
izu egin lo
Aita preso da
Zu bihar libro izaiteko Egun batian

Etorriko da
Gu biokin egoiteko

Haurtxo haurtxoa izu egin lo Hemen nauzu
zu zaintzeko.

Izu egin lo Ilunagatik
Zeruan izar bat dago Mila ta mila
Izango dira
Aita libratu ta gero. Haurtxo haurtxoa Izu egin lo
Hemen nauzu
Zu zaintzeko.

HAURRAK, LOGALE DALAKO

Haurrak logale dalako

Lotxo nahi luke egin

Begi bat ertsia duta

Bestea zabal ezin

Oba, oba;

Logale da gure haurra

Sehaskarik bat eztu,

San Josek zurgina da ta

Horrentzat egingo du

Oba, oba.

GURE HAUR HONEN

Gure haur honen haur ona

Balio baitu Baiona

Baionarekin Frantzia

Ingalaterra guzia.

Santa loa, loa, loa,
Nik emanen det korradoa,

Eman dezauzun gure haur honi

Bi ordutako loa.
Bolon bat eta bolon bi,
Bolon zubitik erori
Erori bazen erori
Etzen geokoik egarri.

LO ADI AINGÜRÜA

Lo adi aingürüa amaren altzoan Hire herri ejerra botz ezpain xokoan Axolbean gütük bena ni trixtüra gogoan
Haro gaitza dük kanpoan ta aita itxasoan.
Bea zak haize beltza mehatxükaz ari Zer gaü aldi lüzea, zoinen etsigarri Harritürik ikara niz lotü kürütxeari Otoitzez jinkori egin dezan argi.
Lo hadi lo maitea, ez egin nigarrik Zeren nihaur aski nük haben dolügarri
Egin zelüko aingürüer herri batez batzarri
Pentsa dezen aitari jin dakigün sarri.

AMAREN XANGO

Amaren xango

Aitaren xango

Pirrin parran

Ttan ttan ttan

ABENDUAREN HOGEIAN

Abenduaren hogeian
Urte hartan gertatu zen

Oihanak bere altzoan harturik

Lehen irriñoa eskaini zizun,

Bere isiltasunaren doinua
Hain bizia, hain barea
Zoaz orain izarren bila, oba
Nik zure loa zainduko dut

Almendrazko begiek
Zure jatorria salatzen dute
Zeru bera da hemen aterbea

Ilargi bera zuri begira

Kulunkatzen zaituen esku hau

Bidelagun izango duzu
Zoaz orain izarren bila, oba
Nik zure loa zainduko dut

Xume-xume isurian doan

Errekatxoren antzera
Bizitza bere hartan biziaz,
Arnaz berriaren pirritan
Gauak zure taupadak maite ditu

Antzinako herri baten lurrina

Zoaz orain izarren bila, oba
Nik zure loa zainduko dut.

ABU NINA, KATALINA ETA ILUNA DENERAKO

Abu nina, Katalina
Gure haurrak lotzeko mina

Abu nina, Katalina
Lokar zite tia Fermina

Bolon bat eta bolon bi
En Vitoria yo lo aprendí:

Buena moza, neska ona

Dos huevos, arroltze bi.

Bolon bat eta bolon bi.

HAURRAK EDERRAK

Haurrak ederrak, haurrak ederrak Haurrak ederrak zerate.
— Don Filiperen, Don Filiperen Seme-alabak gerade.

— Pasa zatizte pasa zatizte Honoko zubi txar hontan.
— Pasako gera, pasako gera Horroko zubi txar hortan? Aurrenekoak pasa litezke Azkenekoa presoa.

© All rights reserved 

Kantaita Enea

  • w-facebook
  • Twitter Clean
  • w-youtube