KANTU BATEN BILA NABIL
​
Etxetik irten ohiz bezala
Nere eskola zaharrera abiatu naiz, Euria ari du,
Idoi ñabarrak zeharkatuaz
Nere adin laburraren jakin minaz, Nere izate amultsuaz baliaturik Erakasten didate
Zer den ogi
Zer den gaizki.
Xede bat marraztu nuen Egutegi baten margotan Geroztik hor nabil
Beti bilaketan,
Altxor baten bila nabil Altxor baten bila nabil.
Pausoetan, hitzetan, Bakardadean, Ikustean, entzutean, Ulertzean
Dudan guztia mugatua da.
Izkutukoak argitaratzen ditut, Arrasto lerro salatzaileak Desagertu daitezen
Nere eskuetatik
Kantu baten bila nabil Kantu baten bila nabil.
Nere arduradun eta agintariek Nere maisuek garaipena Ospatzen ahal dute,
Beren ereduetatik
Ihes egin bait nuen ere
Xede bat marraztu nuen Egutegi batean margotan; Gerostik hor nabil
Beti bilaketan,
Altxor baten bila nabil, Kantu baten bila nabil.
​
BITXIKERIA BAT
​
Bitxikeria bat
eskeini diet
Eta hitz hoiek idazterakoan bezala
Aldi berean edertuko nintzelakoan
Nahikoa zenbaitek uko egitea,
Futs gabean biurturik ikusteko
Neure doaina,
Eta neure burua zatarra.
Bagiak zabalik marraztutako unea
Iñoiz ailegatu ez zen,
Zer litzateke irudikatu gabe
Begiratu soilik egingo banu?
​
NEGUKO ARRATSALDE BATEAN
​
Neguko arratsalde batean
Atearen beste aldean agertu zinen,
Aurpegia zikin bezain ernai,
Izate ausarta bezain trebe
Neure maniura joaz
Bere jabetza ziurtatu nahian
Hitzez zin egin arazi zenidan.
Txirritak kantatu zituen
Zure aiton-amonen historioak
Nola lapurretan batzuek,
Dantzan besteak
Perkaiztegi kalean ostegunero
Deabruek andereak
Bereganatzen zituzten.
Eta zu, eskuak sakelean,
Maltzur begirada,
Azokan paseatzen zaren artean
Zure arreba
Zango bat gona azpian ezkutaturik
Plañitzen topatu dute…
Orain zure joan etorrian
Agian ikusiko zaitut
Ametsak behar dituztenei
Zorion menturak kontatzen,
Gitarra batekin kantuan
Agian…
​
​
ZAZPI EIJERA BADITUT
​
Ene aitak eta amak zutenean jakin Amodiotan ginela biok elgarrekin Engainioz ninduten plazarat ekarri Eta lagun batekin komentuan ezarri.
Zure aita deia hoin gizon krudela Kometuan baitzerauzka, kriminal bat bezala.
Gure amodioa hoztu nahia da Bainan ez du eginen tronpaturen da.
Airera banindi ainera bezala
Ardura nindaite komentuko lehiora, Eta maitiarekin han pasa denbora Bien pena dolorez guk elkar konsola.
​
​
MUNDUA NERE AURREAN
​
Oiñez eta alai irten naiz errege bidera
Osasuntsu, aske, mundua nere aurrean zabaltzen da
Bide luze ñabarrak nahi dudan lekura eramango nau.
Ez dut jadanik ondasuna deitzen Lurra bera nahikoa dut
Ez konstelazioak urbiltzea eskatzen.
Oh bidea zugan sartua naiz, ingurua begiratzean
Ohartu naiz hemen ez zarela zu bakarra
Ohartu naiz ikustezinezkoak ere badirela.
Hemen onhartzearen ikasgai sakona Gozoki bainan tinko,
Kataiatu nahi nauten trabaz askatzen naiz
Eki eta mendebalde nigan daude, Eguerdi eta hegoa ere.
Arrakastarik izan al zuten iraganeko guduek?
Ongi uler ezazu adiskide: garaipenaren ondotik
Ahalegin haundiago baten beharra agertuko da.
​
EZ HITZIK EGIN
​
Ez hitzik egin
Ixiltasuna bera hobeagoa denean,
Es deus sinestu
“ez nere eleak deigarriak badira ere”
hizkuntzaren jabe egin hintzenean
gezurrak hituen gehien maite,
gero jarrera batzuetatik ihes egin
eta besteetan murgilduaz…
Izenak izenak dira
Jakin badakit besterik badela
Baina hi espetxe horietan
Giltzapeturik,
Behin eta berriz,
Kanpotik datorkidan
Aginduen zai.
Izenak izenak dira
Jakin badakit besterik badela.
​
IXILUNERIK EZEAN
​
Lanean ikasi nuen
Haurra zelarik
Giza araudiak
Menperatzearren.
​
Ezagunaz urruntzearen
Plazerrean
Bide harrigarrietan barna
Abiatu zen.
Helmuga sariak
Ukan beharrean...
Bere denbora preziatua
Ixilunerik ezean!
​
Bidartean baztertutako
Ume jostakinen begiradez
Oroit ezinean
Galdurik orain.
​
Garaile izatearen griñak
Itxutu bait zuen...
Bere denbora preziatua
Ixilunerik ezean!
​
AHAIDE DELIZIUS HUNTAN
Ahaide delizius huntan bi berset gei tit khantatü
Ene bizitze mulde gaitza münd’orori deklaratü:
Ihun sos bat ebatsi gabe ez eskandalik txerkhatü,
Hamar urtheren galeretan nahi üken naie sarthü.
Bi hilabetez egon niz presu ene emaztiagati,
Ta hura zalenteki etxen ni han nintzanez jelosi;
Bar denboran ere anaiek prozesa jüja-erazi,
En’hunaren juitü nahiz eta ni kundenerazi.
Khantore hoiek huntü nütin Ünhurritzeko olhetan,
Errumarat juiten nizala erraiten beitüt hoietan;
Maleruski ni hil banendi bidaje lazgarri hortan,
Ziberuan khanta itzatzie, ene orhoitzapenetan.